Kirolak

Eta alpinismoko espedizioekin hasi zena …

Hainbat diziplinatako kirol-erronkekin jarraitu du. Azken urteotan, promotore espezializatu bat sortu dugu, eta, bertatik, kirola, taldea, gainditzea eta abentura gure helburu sozialekin lotzen dituzten nazioarteko probak antolatzen ditugu, hala nola:

WOP Challenge

Errelebozko kirol abentura, taldeka, Bizkaiko leku harrigarrienetatik igaroz. Esperientzia paregabea bikaintasunezko erakunde baten esparruan eta erronka sozial kolektibo batekin.

Gure kirol jarduera mendian hasi zen, ‘Zortzimilaraa zortzi urratsetan’, eta munduari bira eman genion estropada batean. Sinestezina? Segi irakurtzen eta kontatuko dizugu.

WOPeak

2010etik 2017ra, apurka zortzi tontor konkistatzen joan ginen, mila metrotan – mila metrotan.

Hau Iñurrategi, Vallejo eta Zabalzaren talde-proiektua da, eta alpinismoa bizitza-eskola gisa ulertzen du, non konpromisoak, tinkotasunak, ahaleginak, laguntasunak, gainditzeak eta emozioak adierazpen gorena duten.

Txandakako maratoia

2018. urtea: Bilboko Kale Nagusian 400 metroko erreleboz, maratoiko munduko errekorrak gainditzea proposatu genuen. 106 gizon eta emakume. Helburu bat: maratoiaren 42 kilometroak eta 195 metroak betetzea, Keitany eta Kipchogeren denboren azpitik. Eta lortu genuen! 2 ordu, minutu 1 eta 27 segundoko marka sinestezinarekin.

Vendée Globe

Didac Costa eta bere ‘One Planet, One Ocean’ taldearekin batera, nabigazio ozeanikoaren erronkarik handienean parte hartu genuen.

Proba 2016ko azaroaren 6an hasi zen, eta 2017ko otsailaren 23an zeharkatu zuen Costak helmuga Les Sablesen, 14. postuan iritsita, 108 egun, 19 ordu, 50 minutu eta 45 segundoko gorabehera baten ondoren, gaixotasun neurodegeneratiboen aurkako borroka berekin zeramala.